Iparraldeko poesigintza
Gure herriko neskatxak
Daniel Landart
(1946)
Gure herriko neskatxak
dira biziki pollitak
xoratzen dute herria
eta mutiko gazteak.
Behar zinuzke ikusi
gure pesta egunetan
zonbeit ziren harrigarri
akituak, beti dantzan!
Arropa arrez bezti
xapela buru gainean
matelak ezpainak gorri
gogo bihotzak airean
Irrinoa ezpainetan
begiak dirdir daldaran
zangoak arin farandan
bada loria pestetan!
Gure herriko neskatxak
izan diten plantakoak
ta behar bezalakoak
lagun ditzala Jainkoak..
(Herria, 1964)
|