Iparraldeko poesigintza
Gaua, amets bat
Pantxoa Etxegoin
(1957)
GAUA, argi gabeko su pindarrak
Nere begiak, zuri zintzili, ilangian josiak
Haizearen arnasa, zuhaitzen osto eroriak
Bihotzaren horma sendo, itxaropen sentipenak.
GAUA, ixurtzen ditut askotan malkoak
Ihesi zoaz, nere oinak zenbatetan laburrak
Iduri zait, galdua nagoela, uhar hedoietan
Zu nere bidean zaude, ni naizelarik ametsetan.
GAUA, gure asmoak elgarri juntatuak
Egunsentiak gaitu, biak goizean urrunduak
Ameslari sortu nintzen, hoin dira aldakor egunak
Ekaitzari uko egingo dut, atxemaitean tximixtak.
GAUA, ilunabarra aurrera, urdin itsasoak
Nere belarriak ideki eta, urrun zakur zaunkak
Zuri berdin zaizu, ilargiari begiratzen diozu
Zure baitan naiz lokartu, ametsak zurekin harkitzu.
("Maiatz" 3.)
|