L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Plazara aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Plazara. 5 zkia. (1986) —Hurrengo artikulua




 

 

—Iparraldeko poesigintza—

 

Primaderako liliak

 

Labeguerie

(1922-1981)

 

Primaderako liliak

Goizik ziren loratuak

Urte hartan gertatu zen

Pazko Erramu baino lehen.

 

Gaituzte ezkontarazi

Maite ninduzun hain gutti

Ezkontarazi gaituzte

Ez zintudalarik maite.

 

Ginuelarik elgarri

Eman biziko uztarri

Ezkilak zauden ixilik

Nik ez baitakit zergatik

 

Ez zuten egin boleran

Menturaz ziren Erroman

Ez ziren gure lekuko

Ez izanen bataioko.

 

Nunbeit balin bada zeru

Gure haurra da aingeru

Aingeru zeruan baina

Umerik ez ohantzean.

 

Bihotza hotzez kaskaran

Nago geroaren menturan

Etor bedi primadera

Kanpoak diten berriz lora.

 

Xoriak amodiotan

Berriz hastean bertsotan

Leihoa dut idekiko

Amodioa da sartuko.

 

Gaituzte ezkontarazi

Elgarrekin behar bizi

Ezkontarazi gaituzte

Behar dugu elgar maite.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.