Bertso paperak
Nafarroa, andere zahar lizuna
Patxi Perurena
Bertso berriyak paratzeko eskatu didate Bidasua alde orretatik. Nola ba, bertso berriyak!! geure burubari tentuban eusteko ere gauza ez gera eta iya.
Zortzi kopla zaar aurkitu ditut, azken aldera (6garren bertsuan) Bidasua ere aaztutzeko ez daukatenak, eta oyetxek bialdutzia eman dit goguak. Ez nizuke esango seguru, ez bainazu musiku jantzi oyetakua, baiña, M. Laboa-k Berreterretxen Kanthoria jarri zuan doñuban (eta bestian ere) nik uste dotore kantauko ituzula, patxara earrian! Amaitutzeko, ona zer diyoen egilliak sarreran:
Behiala, zera batzu zeratu zirela medio, honako kopla lizunok sortu ziren mundura. Eta, orain ez dute jada baste itzulbiderik, beren buruari gogor egitea baizik. Nafarroa, lurralde abandonatu gisara ageri da hemen; gizonak halako batez berarekin topo egin, basatiki ernaldu, eta bere ume ahula sabelean duela arrastaka doan andere itsuaren antzera. Edo, beste zernahi gisatara ere eman daiteke hemen Nafarroa. Ausaz, irakurle bakoitzak berera.
1
Nafarroan da Bardena
lurralde zelai zekena.
Zezenak behia bezala haunat
estaliko gaur matena.
2
Saraitzuko mazeletan
masustak gorri laharretan.
Oi! mosu gozoz jan ahal banitza
hire ezpainak odoletan.
3
Ultzamaldeko ibarra
arre orotan belarra.
Larru gorritan zuri zuriak
eztia ditun bularrak.
4
Baztango soen ederra
gari artean eperra.
Amodiotan murgildu nahiz
ikara ditun izterrak.
5
Larraunen goiti Aralar
alor haunditan garagar.
Iturri gorri lur hezean
haragi suzko mila adar.
6
Bidasoa harana beheiti
urak baretuz doazi,
goi menditatik jeitsi ondoren
elkar laztanduz emeki.
7
Kantauriak hazi zuriz
izorra hindunan guziz.
Lurralde antzuok ernaltzerat
etorriko al dun berriz!
8
Udazken haize gerizan
etzanen gaitun garitzan,
artean, gaua so egin ezan
eta niketz ontsa izan.
|