L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pamiela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pamiela-13 (1991-negua) —Hurrengo artikulua




 

 

Peter Handke bere hitzetan

 

"... Orain dela hamabost urte, "Gutun laburra..." idatzi nuenean agian fotografoa nintzela esan liteke, polaroid asko erabili bait nuen paisaiak deskribatzeko. Atseden haundi batzen erritmoa abandonatzea, helbururik ez izatea. Garai horretan, nire ideala hondoaren eta espazioaren zentzua daukan fotografo batek bezala idaztea zen. Espazioan egoteko gogoa neukan, baina orain ez daukat horrelakorik. Ez dut fotografiarik egiten. Orain dela hamar urte, Austria oinez korritu nuenean, kamara bat eraman nuen. Gero, idazmahaiaren aurrean eseri nintzenean, ikusi nuen fotografiek nire irudimena desegina zutela. Nik paisaiak asmatu nahi nituen, eta ez bakarrik deskribatu".

        "Topografoa izatea gauza normal bat da niretzat. Ni bezalako ikusle baten eta kanpoko munduaren artean loturarik baldin bada, lotura hori topografikoa da: ibaiaren higidura, bere uraren kolorea, egiten duen hotsa. Eta ikertzailea hortik sortzen da. Zuhaitz bat atsegin bazaizu jakin nahi duzu zergatik den den bezala, nola hazi den, zein diren bere koloreak, ze gonbarazio egin daitezkeen bera eta beste objetu batzuen artean. Ikerketa injenuo bat da. Zientzia erabiltzen dut, baina ez naiz zientifiko bat. Arrazoi bat aurkitu behar dut, errepikapen bat, desberdintasun bat".

        "... "Atezainaren beldurra..." idazten ari nintrenean irtenbidea kanpoan geratzea zela esaten nion neure buruari, mugimenduak deskribatzea... baina ezin zen horrela jarraitu betirako, loturarik gabeko ñabardurekin. Oraindik nostalgia sentitzen dut garai hartan idazten nuen moduagatik".

        "Agian bada nire idealari egokitzen zaion irudi bat: ibaiarena da, bere bihurgune eta desbiderketekin. Idazten ari naizen bitartean gaiarekin zer ikusirik ez daukan zerbait deskribatzean datza nire pozik haundiena eta nire justifikazioa. Saltxitxak saltzen diren txiringitoa, edo anbulantziaren argia emakumearen hortzetan ezertarako ez diren irudi desbideratuak dira".

        "Ofizialki parte hartzen duen heroi batetaz hitzegiteko, eta drama sortzeko, bi pertsonai behar dira gutxienez... Dexente jende ezagutzen dut, ziutate txiki hau barne frango ongi ezagutzen ditudan hamar bat pertsona izanen dira. Baina horien artean ez dut istorio baten heroia kontsidera dezakeedan inor ikusten. Istorio baten heroia izatearen kualitatea errege edo Nobel saria baino gehiago izatean datza. Nire bizitzan zehar ez dut ia inoiz hainbat merezi zuenik aurkitu. Neu ere ez naiz horretarako gai. Ezagutu ditudan heroi bakarrak haurrak eta hilhurrenak ziren".

        "Itzultzea oso lasaigarria eta bizigarria da. Seguruago sentitzen naiz itzultzen dudanean".

        "Eserita egotea, leihotik begiratzea, sosegu hori, oso fuertea da, izatea da. Asko irakurtzen dut, erreflexionatu egiten dut eta, benetan idazkerarik oso hurbil sentitzen naiz. Ilusio bat ere bada... Idazkeraren gauzarik gogozkoena ez burutzea da"

        "... Aintzineko idazle batzuk esaten zuten: idatzitakoa urtetan utzi behar da pausatu dadin. Ni ez naiz pazientzia hori izateko gauza, eskuizkribua lanegiteko eta berregiteko... Estuasunak bultzaturik egiten dut, baina nik uste textoa alferrikaldu egiten dela laborapen bakoitzean, idatzitakoa leundu egiten bait dut... Dietarioak deitzen diren horietan sinesten dut, idaztearen kontzientziarik izan gabe hartzen diren nota horietan. Batzutan esaten diot neure buruari: etzakela argitaratu, baina ez hadi momentu batez ere idaztetik kendu..."

        "Gaztetan asko erabiltzen nuen irakurtzen nuena idazten nituen gauzetan. Orain, idazten ari naizenean, alde batera uzten dut irakurketa. Baina oso mingarria da niretzat, batzutan arimarik gabeko harri bat bezala sentitzen naiz. Lana bukatu eta zoriontsu sentitzen naiz eguzkitan jarri eta eraginen baten beldurrik gabe irakurtzeagatik".

 

        Peter Handke-ren obrak gazteleraz

        Bienvenida al Consejo de Administración. Laia.

        Los Avispones. Versal.

        Desgracia indeseada. Barral editores.

        Cuando desear todavía era útil. Tusquets editor. Col. Marginales.

        El miedo del portero ante el penalty. Alfaguara.

        Carta breve para un largo adiós. Alianza Tres.

        El momento de la sensación verdadera. Alfaguara.

        El peso del mundo. (Diario). Laia.

        La mujer zurda. Alianza Tres.

        Gaspar/Insultos al público/El pupilo quiere ser tutor. Alianza Tres.

        Lento regreso. Alianza Tres.

        La doctrina del Sainte-Victoire. Alianza Tres.

        Historia de niños. Alianza Tres.

        Por los pueblos. Alianza Tres.

        El chino del dolor. Alfaguara.

        La tarde de un escritor. Alianza Tres.

        Ensayo sobre el cansancio. Alianza Tres.

 

        Filmografía

La mujer zurda. Zuzendaria: Peter Handke. Produkzioa: Wim Wenders. Aktoreak: Edith Clever, Bruno Ganz, Bernhard Minetti, Angela Winkler, Rüdiger Vogler.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.