P. Lizarralde
LAS NUEVAS CUITAS DEL JOVEN W.
Ulrich Plenzdorf
Alfaguara NOSTROMO
Nahiko lan izaten dute irakasleek ikasle harroekin. Horregatik dira hain gutxi irakasleen trebetasuna aitortzen duten ikasleak eta oraindik arraroagoak ikusiz eta entzunez konformatzen direnak. Plenzdorf hauetako bat dugu, maixuen izenak aipatzen ditu eta haien marabilak erakusten dizkigu behin eta berriro, bera deus ere ez balitz bezala. Ikasle kontzientzi hau klasifikatzerakoan ezin esan ikasle-enpoiloia denik, ikasle-pelota bat baizik. Eta ikasle-pelotek ez dute omenaldirik egiteko ahalmenik. Ikasgelako zoko ilun batean gelditzen dira maixuaren esperoan.
|