Egoaldera itzuli nai nintzake
Pablo Neruda
euskaratzailea: Muniategi-tar Sabin
Gaixorik Veracruz'en, gogoratzen dut
egoaldeko egun bat, nire lurra, zidarrezko egun bat
arrain arin bat lez zeruaren uretan.
Lancoche, Lonquimay, Carahué, goitik
Bakankiro, ixillez ta sustraiez inguratuak;
exeriak beren narru ta zurezko bekaulkietan.
Egoaldea ondoraturiko zaldi bat da
lantzurda ta zugaitz gelditsuz bureztundua,
mutur orlegia jasotzen duanean erortzen dira tantoak,
aren buztanaren itzalak bustitzen du ugartedi aundia eta,
aren estean azkortzen da ikatz gurtua.
Iñoiz ez geiago, esaidazu itzala, iñoiz ez geiago esaidazu eskua
iñoiz ez geiago. Esaidazu oiña, atea, zankoa, burrukea,
gainberatuko duzu basoa, bidea, galburua,
laiñoa, otza, urdiña izanik, izanbidetzen
zituana zure oinkada bakoitza etengabekiro erreak?
Ortzi, utzi egidazu egun batez ioaten izarrik izarrera
zapalduz argia ta sutautsa, desegiñik nire odola
euriaren kabiraño eldu arte!
Nai dut joan
zuraren atzetik tolten usaitsutik
ibaibera, zerrategietatik urten nai dut,
oin bustiakin ardangelatan sartu,
urritzaren tximizta argiaz giatu?,
ondoan etzantu,
ill eta berbizi koskatuz gari alea.
Itxasoa, ekarri egidazu
egoaldeko egun bat, zure ugiñei loturiko egun bat,
urdin aize bat nire ikurrin otzari!
|