L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1984 (1987) —Hurrengo artikulua







 

 

Urte joankorrak

 

Miguel de Unamuno

euskaratzailea: Muniategi-tar Sabin

 

Argizai txikizko errezkada antzera

geroko egunak burua jasotzen dabe

gure aurrean sugar-biziz, legun ta eme

dirdiratuz argizai biztuen errekera.

 

Joandako egunak gugaz gelditzen dira,

itzalitako argizai errezkada ituna;

urrenenkoak ketan, oraindik, buruzbera,

urturik ta makurtuta, otz, otz beren guna.

 

Zertako begiratu? Nun da lengo dizdira?

Oroitzapen orreik damoskue miñ etsia

ta, ni, ba-noa, aurreko aldean argizaia

biztuta dagon errezkada orri begira...

 

Ez dot ez ikusi nai zelan geitzera doan

itzalien argizai-errezkada errea

zelan doazen etenbako betiko joanean

noizbeinka ona izanarren begiratzea.

 

(Poesías Escogidas'tik)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.