Matxinada
Leon Felipe
euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin
Beti izango da elur goituren bat
mendia katuzuri antzera iantziko duana
ta, ur apalen bat boluko andaparan
gogoz lan ta lan egingo duana...
Baita, beti, eguzkiren bat ere
—eguzki urkatzalle edo adizkide—
edurra negarrean aldatu ta,
ibaiko ura odei biurtuko duana.
|