Velazquez'en Vallecas'ko mutikoarentzat oñarria
Leon Felipe
euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin
Emendik iñor ez doa ez.
Vallecas'ko mutikoaren
buru autsia emen dan arte,
emendik iñor ez doa. Iñor.
Ez mistiku ez buru-eraillea.
Lenago desegin bear da oker au,
lenago erabaki bear da naspil au.
Ta danon artean erabaki bear degu,
ta batere koldarkeririk gabe,
iges egin gabe
perkalinazko ego batzukin
edo zulo bat irikiz
oinazpian.
Emendik iñor ez doa. Iñor.
Ez mistiku ez buru-eraillea.
Ta alperrik da,
alperrik iges egite guztia.
(ez betik
ez goitik)
Beti itzultzen da. Beti.
Egunen batean (zorioneko egun batean!)
Mambrino'ren burukoa,
baztez-argia orain, eze buruko ez bizar-ontzi
Santxo'ren bururako
ta zurerako ta nererako
neurrira egiña bezela
ondo baño obeto datorkigunean.
Orduan danok banbalinetatik
ioango gera.
Zu ta ni, Santxo, ta Vallecas'ko mutikoa,
ta mistikua, ta buru-ereillea.
|