Hermana Filomena'ren lorea
Luis Arostegi
(Aita Plazido —Luis Astobiza—
zanak jazokotzat esana)
An, Peru'ko Arequipa'n,
Hermana Filomena'k jatorduetan, bere plater aurrean,
ezin eutson ezelan be negarrari eutsi:
Ainbeste ume ta pobre
goseak illik, bertanbera,
eta au guzti au nitzat.
Jaizu, Hermana Filomena, jaizu,
—iñotson leun nagusia—-,
olan lagunduko dautsezu-ta.
Eta, gero, an joian bizkor
iñondiko uri-bazter ta zuloetan sartzen zala,
gaiso ta beartsuenak billatzen eta
argi-tanta bat eroaten.
Baiña kalean zear joiala
tellatuetatik txoriak jatsiten jakozan
adiskide sorbalda gaiñera.
Eta beste monjaren bat edo
mutikoak urreratzean,
egaz baten iges egiten eben.
|