- Literatur Aldizkarien Gordailua - Olerti aldizkaria - Ale honen aurkibidea
- Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)
— Olerti 1981 (1981) —
Fitxa
Amodio galdua
Manex Erdozaincy-Etchart
Uste nuen
Norbait garbi
Aurkitu nuela
Behin
Uste nuen...
Eta
Uste gabean
Ikusi nion
Begi-ñiñikan
Errauts
Bat!
Behin!
Halako zer
Ez jakin xuxen
Zer
Bainan
Gure amodioa
Hortan
Galdu zen.