Entzun
Leon Felipe
euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin
Amets egin nuen... Amets!
Ez naiz ipuin bat.
Urrutiagotik nator...
Naiz ta ametsetik nator!
Ta, amets egitea nai, nai, nai, nai, nai, izatea dala diot...
Ispillutik iges egin nai,
matazatik irten nai,
ipuinen gozakerietatik aldegin nai,
luzatu nai, zabaldu nai...
Amets egitea 4 bider esatea da,
44 bider,
4444 bider, adibidez:
Nik ez det nai,
nik ez det nai,
nik ez det nai,
nik ez det nai,
ez lurrean ez Aldian
ikusi nedin
ezta uretan ere loturik;
aizean ikusi gura naiz,
aizean ikusi gura naiz,
aizean ikusi gura naiz,
aizean ikusi gura naiz,
«Ariak nai dula
ariak amets dagi,
ariak amets dagi,
egunen batean
aterako dala
matazatik...
zorioneko egunen batean!
eundegiko
kapusai egiña!»
Zeruetako okergunetatik igaro zanak
nire buruko ezurren azpitik iarraitzen du.
(Zerbait berria dago eguzkipean!)
Lurrean ta amaren sabel ernarituan amets egin nuena,
emen ere neure burupeko arri illunaren gañean amestuz daruat. Gariburua izan nai zuan azia naiz,
ta otil iagi gabearen amets dagin gariburua naiz!
|