Aralar gainean
Etxezarreta'tar Iñaki
Uda-azkeneko argi printza
lur muñetik erne naiean
odei illunak estaliz
illargia ortzi sapaiean...
Nork ez du izango
egun txori au gogoan?
Ene urratsak, gaillurrak
atxi naiean,
antxintxi zegiten
arkaitz tontorrean!
Kea bezela
illuna nuen senti
eta begiak zitalez
bear nituen jantzi
oinkada eriotsuak
ikusteko argi...
Nere aurpegia,
aize biguñak...
laztan xamurrak,
intzaren eztia.
Urrats bakoitza,
barne ikara,
goi zirrada,
ilun nabarra,
goiz beta...!
Banoa lauso,
begiak
eguzki alderuntz,
biotza preso,
arnas estu
zeruruntz...
ene ametsa
noiz jaso.
Une bakoitzean
indar berria,
goibeltasunean
poz irria.
Ara, gaillurra,
begira ibarra,
zure laguna...!
Zelai,
ibar,
gaillur...
zaldi
aberedun...
zure
edertasun...!
Nork zaitu jantzi
urre orlegiz,
apaindurik, oi...!
nere egun senti?
Nor liteken,
zure muñaz
estali...!
Au gauz
egiz miran,
esateko itz-lauz...!
Or, Naparroa,
lo kuluskaz
esna eziñean,
gauaren zamaz!
Odeiez, zaude bildua
gizategi loratua.
Zuen amets
gozoa
ortziruntz
doa.
Gau
illunean
oe
biguñean
goiz
urratzean
argia
zuganatzean...!
Begira
atzera,
eta ikus,
Giputz.
Dena tontor,
hegiak batu
eta orra
Anboto,
Bizkaiko
sen-gogorra.
Ernio,
Aitzgorri,
Izarraitz,
Burumendi.
Bainan,
ez...!
itzul
begi-biotzez...
Ai!,
ar baneza,
eta idatzi
begien
zoramena...!
Biotza bipil
barnea mugi
eder, borobil
eguzkia sortaldeti!
Aizaroak urratuz
gora zeruz,
ortzi urdiñean
egun sentian.
Gel...!
gel...! gel...!
niganatu zaitzadan,
edertasun gaillurrean,
zugaz bat nadin
goiz eta eguerdin...
Zergatik gora,
zergatik iges...?
egun luzarora
urrun saiets?
Oiñazez
nau utzi,
naigabez
ezin bizi.
LAZTASUNAREN
ONDOAN,
LEGORRAREN
ALTZOAN,
INTZAREN
MALKOAN
BIZIKO
OPAROAN...
|