L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1969 III-IV Gazta¤adi (1969-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Pentsakizun

 

Emaldia

 

        (Amabost urte aurretik)

 

Neure bidea ikusi nai dot.

 

        Lehena ba-dator...

        Nire alai-bear!

        Zindotasun jator!...

        Aziaren ereintza,

        —legun da otsa—.

 

        Frutua erne zan:

        maitasun aizea

        laztandu eban.

 

Ain erreza da! Maitasuna nai dot.

 

        (Amabost urtez gero)

 

Bigarrena ba-dator...

        Maitasun argia!

        Leunkiro emana,

        samurki bizia...

        Betiko ezagutu eban

        nire lozorro aundia.

 

        Laster eban ikusi

        —baldarra da oso—

        munduaren egia.

 

        «Argia, —esaten eban—

        ekin zintzo lanari,

        ta kateak ausi...»

 

Gatxa da bai; baiña asi behar!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.