|
Euskalerri maitea
Etxaniz'tar Nemesio
Euskalerri maitea,
pekatu bat dezu:
mundu onentzat
txikiegia
ez ote-zera zu?
Txiki eta ederra,
orra or pekatu.
Orregatikan
ezin dizute
iñola barkatu.
Bi landare aundiren
erdian zaitugu.
Ta aiek argia
jaten dizute,
utzirik zu itxu.
Auzokoa etxean
daukagu nagusi.
Argatik gure
etxeko ormak
oso daude itxusi.
Zure etsai zitalak
ez dute pakerik.
Alperrikako
alegiñetan
zu ondatu nairik.
Euskalerri gaixoa,
burua jasoizu.
Zeruetatik
Jaungoiko Jaunak
lagunduko dizu.
|
|