Ariatza
Aldana
Gure erria
beti maitia
emen jayo giñan ta emen bizia.
Txoritxuak dauke euren kabia,
guk emen dauku geure tokia.
Idi begia
ikusteko euskaldun miraria
Ariatza da gure Euskalerria.
Astegunean
beti lanean
dago ariatzatarra bere arloan,
ogia irabazten lege onian,
izerdiz lan ein da egun guztian;
gero etxian
poza ta atsegiña sendi artian:
olakorik eztau gaurko ludian.
Baita domekaz
jantzi barriaz
doa ariatzatarra fede sendoaz
Meza entzutera gogo biziaz,
Jauna gurtutzeko uste osoaz;
gero jolasaz
gogoa atsegindu ta etxera gabaz;
olan beteten dau Jaungoikoagaz.
Santakurtziak
emengo jaiak
urte guztiko lanen atsedenak
salto ta irrintzi eskola umiak,
dantza ta abestu gazte diranak
eta zarrauak
ardua edan ta esan kontuak:
ai, olako asko baleukoz munduak.
|