Igali usaia
Juana de Ibarbourou
euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin
Irasagar umaotuakin
Lurrintzen ditut arasak.
Nire soñeko guztiak dute
Igalitar Usai gozo bat
Zeñek ematen dion nire gorputzari
Udaberritasun bizitasun eder bat.
Nire apal sakon
Ta txukunetatik,
Barruko soñeko pillo bat
Ateratzen detanian
Gelan zabaltzen da
Baratza giro bat.
Nire apaletan dirudi uztaroa
Daukatela lokarritua!
Lurrin ori nirea da. Milla emakume muxutuko dituzu
Gazte ta maitekorrak baña batek ere ez dizu emango
Nik ematen dizudan bioztasun berezi, baratz sundazko
Maitasun zindoa.
Origaitik nire arasatan
Sartzen ditut igali elduak.
Ta nire barrengo soñekoen tolesturatan
Izkutatzen ditut bai betiber eskukada iger batzukin
Irasagar biribil ta orizkatuak.
Nire azala lurrin onen
Usai onez betea dago;
Milla emakume muxutuko dituzu baña betek ere ez dizu emango,
Nik ematen dizudan lats eta oian bidezko, benetako
Maitasun zindoa.
|