|
Kezka bat
B. Gandiaga
Kezka bat daukat
etorkizunarena
Euskalerriaz
zer gertako ote den.
Opa bai diot
euskalerri bezela
iraun dezala
gerokoan ere.
Min ematen dit
noizbaiten bear balu
bere izateak
bein betiko galdu.
Euskalerria
zutikan jarri nai dut,
kezka dutana
ez dedin gertatu.
Nekeak neke
iñoiz ez beza etsi
erri maiteak
bereari eusten,
baizikan jardun
dagokion bidetik
geroa ere
al dedin euskaldun.
|
|