Aingeru aingerua
Rafael Alberti
euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin
Ta itxasoak eldu ta izen bat eman zion
ta aizeak abizen bat,
ta odeiak gorputz bat
ta, suak arima bat.
Lurrak ezer ez.
Arranoetatik zintzilik dagon
bakalderri zirkinkor orrek
ez du ezagutzen.
Bein ere bere itzalak etzun idatzi
gizon baten irudia.
|