L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1968 III-IV Uhaina (1968-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Zumarrondo bati

 

Manuel Altolaguirre

euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin

 

¡Ze azkatasun geldia irabazten ari zeran

ezetasunez beteriko ixiltasun batean!

Oztaz-oztaz nabaitzen da bizia zuregan

ta eztezu ezer illik zumarrondo aundi.

Zure adarren enbor traketsetatik

umetu, zurikatzen zaituzten

oiri txikiok, biozperaturik naukate.

Ta, zure arpegibera irriztatzen diran orriok,

negar-malkoetan pentsarazten didate,

ta zuk esango zendukezan maitezko itzetan

zu ere gizona ba'ziñake.

Goituz zuazen azkatasun geldi, gentzatsu ortan,

zure aundiera etzait aztun, ez dit miñik ematen,

ni ere azke izanik era berean,

zu bezelaxe izango nintzake.

Zu geldirik zagoz bai berritzen zeranean

ta, sustartua goitzen zera.

Ni ibilliarren beti naiz bat

ta, ene oñok lurrean sartzen ezpadira ere,

nire gorputzak espetxeko arresia io dezan

ortakoxe, beste duiñik ez dute.

Zure azkatasun geldi, zure bizitz eder orrek

nire katigutasun uztarri au biguntzen naute!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.