L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1968 III-IV Uhaina (1968-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Itxaropena

 

Piku

 

(Nere guraso maiteai)

 

Odol usaia, zeru urdiña,

biotz marmarra... itxaropena.

Itxas sakondik, tantai jantziz,

arroti dator... itxaropena.

Ibai ertzetik, urez beterik,

kantari berriz... itxaropena.

Illargi urrundik, amets mozkorti,

gau-zale dator... itxaropena.

Gato azpitik, askatu nairik,

Euzkotar usai... itxaropena.

Odol usaia, zeru urdiña,

biotz marmarra... itxaropena.

Espetxe illundik, katez loturik,

ituna dator... itxaropena.

Batek besteri galdera ori:

zergatik lotu... itxaropena?

Miñak esan dit: guda gaberik

nundik etorri... itxaropena?

Beste biderik, beste izarrik

bai ote dago... itxaropena?

Odol usaia, zeru urdiña,

biotz marmarra... itxaropena.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.