Gerkar atabaka bati begira
John Keats
euskaratzailea: Beiztegi'tar Ion
I
Inoiz zeaztubako naren ezkon-lagun!
Isilan ta geldian ugatzakumea,
Ipuin bitxia daiken eztiago iardun
Guk olerkian baiño, baso-edeslea
Zein orriz bildu ikurritz itxuran darabin
Urtzi ala gizonen, ala bitzuena,
Tenpe ala Arkadi'ko aranetan ete?
Zein gizon ta zein urtzi? Zeri neskak musin?
Zein iarrai-bear zoro? Nungo iges kemena?
Zeintzuk txistu ta arrazko? Zein lilura bete?
II
Ots ozenak gozoak, entzungorrak baiña
Gozoagoak, beraz, io txistu apatzok;
Ez giza-belarrira, obeto, iakina,
Ekin gogoarentzat lelo doiñu-erok
Areitzpeeko gazte eder, ezin dok itzindu
Abestia, ezta adaki izan zuguitz orreik;
Maitale bipil, bein ez bein laztandu ezin,
Naiz itua urbil izan ta ez akit mindu;
Ezin iok igesik lor, ez ik bere irritsik,
Betiko aiz maiteri, ta ori txanbelin!
III
Madal dontsu dontsuak ezin ialki zuen
Ostotza, ez agurrik be egingo Bedatsak;
Ta txistulari dontsu, arrastari guen,
Io ta io beti barri diran eres-otsak;
Dontsuago maitasun maitasuna bera
Betiko samurra ta orain be ituingarri,
Betiko aiz albetan, beti baiña gazte;
Lekutan don gaindua gizarnasdun lera,
Ortik iaton biotza gogaitsu ta larri,
Miin gaina lakatza, ta bekoki elgaizte.
IV
Nortzuk ete eskintzara datozan auzoak?
Zein oparri ezera, oi azti zadortsu,
Ortzera marruzka dan zekorra daroak,
Bere saiets mardoak lilipil kizkortsu?
Zein errizka, naiz itsas naiz ibai-egiko,
Ala menditiarra iaure nareagaz,
Uzkurtza-goiz onetan gizage legokek?
Ta ik, errizka, txaideok egun ta betiko
Isil izango dozak, ta inor albistagaz
Zelan aizen soil gugana ezin letorkek.
V
Oi, Atikar antz! Satei iator! ire atzak
Aitzurdinezko gizon ta neska gaindika
Iaukanaz, ta bedar-motz ta oian abartzak;
I, tankera isil gu oldozgetzen zirika
Ete, betirauna lez: Unai-oles otza!
Gizaldi au zartzaroz danean suntzikor,
Ik iraungo don, sumin barrien erdian
Gureak at, gizonan lagun, ta diotsan,
«Ederra egia dok, egia eder», or
Dakinan dana, ta ire betea ludian.
|