Kredo
Migel Anjel Asturias
euskaratzailea: Igotz
Siñisten dot Askatasuna, Amerika'ren Ama,
Itxaso gezak lurrean sortu ebazana,
eta Bolibar, aren seme, Gure jauna
Benezuela'n jaioa, espaiñarren agintepean
gorriak ikusia, gogor artu ta esetsia,
Txinborazo gaiñean ildakotzat joa,
Kolonbia'ren otsez barriro biztu izan zana,
bere eskuakaz Betikoa ikutu
ta jainkoaren alboan geldi-azorik dagoana.
Ez gu epaitu, Bolibar, azken-egun aurretik,
erriagaz bat datozan gizonen alkartasunean
siñisten dogu-ta; erriak bakar-bakarrik
askatzen ditu gizonak; gerra eriotzaraiño,
eta parkapenik bage, jauntxo guztieri.
Siñisten dogu giz-urenen biztea
eta betiko bizitza, Askatzaille,
Zu langoak ezpaitira ilten
begiak itxi ta ernai geratu baiño!
|