L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1967 III-IV Geldi ta itsu (1967-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Bakartade zurtz ontan

 

B. Gandiaga

 

Bakartade ain zurtz ontan

bai dala eder ixilla,

bai dala argi ta zabala!

Ez dago oraindik artzairik

ainbat ardi-lorratz dagon

Artzanburu aldeotan.

Dena ageri da oraindik

oiñezkoen itzal gabe.

 

Zelai ta malda gozatsuz

bedar xee bat bai ba-dator

sortuz, orlegi ta bigun.

Tordantxak bai gora-beera

ta belatxinga talde bat,

oiek be ageri dira

misterio ta lillura

aide garbian marratuz.

 

Sakon-uneetan oraindik

edur-pillak ba-diraute,

et'oraindik ageri da,

edur-tintaz baltzituta,

egalen bat edo beste.

Baiña geiena —ta igazko

ardi-bidexkak, batez be—,

bai dagoala garbi!

 

Ta ba-dabil bat emendik,

ain zoriontsu ta ain jare,

erreñu bikain bateko

jabe doatsu bailitza.

Ta ixil eta bakartade

eder eta argiz doala,

nai leuke bertan gelditu,

larre-txoriok bezela.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.