Loregazko olerkari
Egieder
Barre egin eutsen zitalez
loregazko olerkiari.
Ume gauza eritxoen
usaiñen erregiñari.
Gizona aundi eta gogor
arantzari igeska ikusi
neban zurikeri billa
biotzaren pozgarri.
Gizona, estu, biotz miñez
usaindun baten ederrez,
zoraturik zoramenez
ondoren joian su-garrez.
Lora garbiak ixillik
dagoz arantza gaiñean
eder. Arantzak azpitik
dauz ta maitasuna goian.
Irri, ezjakiñen barre,
ta lorak apaltasunez
gizadiari eskeintzen
jakez euren izatez.
Gizon sendoa jausi
zan. Zauriz datza oean.
Gaisoa osasun billa
dabil osagille etxean.
Jakituri erantzunez
lora maiteak dirautso
«Orratz gaiñean dakartsut
nire indarra, osatzeko».
Gizonen barre-irriak
ta loren apaltasuna,
biak bat eginda sortu
da aren osasun barria.
|