Iru alegi
Bertolt Brecht
euskaratzailea: Otsalar
Kea
Etxetxoa arbolartean aintzira ondoan,
teillatutik ke ari bat.
Faltako balitz
zer ondamen
etxe, arbola ta aintzirak.
Arraun, solasez
Illunabarra da. Lerratuz igaroaz
bi piragua, barnean
bi gazte billutsik. Bata bestean ondoan arraunean
mintzatzen. Mintzatuz
arraunean bata bestearen ondoan.
Loradia
Aintzira ondoan, ezki ta abetu artean,
loradi bat dago esiz sarratua;
ain esku trebeak landua
martxutik urrillera arte loratua dago.
Egunsentian, iñoiz, an exeritzen naiz,
neuk ere nai bai nuke,
egun onarekin edo txarrarekin,
zerbait atsegin beti eskeini.
Buchower'eko alegiak liburutik, 1953.
|