Aldia
Juana Ibarbourou
euskaratzailea: Igotz
Aurrez zagokit, oi bizi zi bage!,
Neure zurkulu-etxetik begira.
Atzean daukat, ainguraz lotua,
Griñakoi ta azke izan nintzan aldi,
Ots maiteari yareik ezarria,
Billois aratza, ta argitasun bizi.
Lore bat nintzan, oi bizi!, eta neuk
Neukan, zurmurtsu, betiraun osoa.
Itzalak orain, itzalak kirten gain,
Eta ez dot, ez, onezkero oartzen
Murgil itsuan mako-bil artean
Goiztar irrits a, eztia ta gatza.
Lengo uztaren sasmadoi nasian
Galdurikako sorkari naz orain.
Ez billatu gaur beiñola izana
Urrezko ur gori ta mao-asarre.
Jaiotz barrian, bekoki makurra;
Esangiña, len zango-arin zana;
Ikurdiz orain bularra; txikia
Ereiñotzaren itzal zaindua, gaur.
Lei nahasira nor yatorket bada?
Arpegian min dagi larros otzak,
Orein ixillak ez daukie orain,
Egarri latza ilteko, urbururik.
Antza estali dozun goi-aingeru
Azi laiño ori ene itxas-bete gain.
|