L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1964 I-II Etorkia (1964-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Grongar hill

 

John Dyer

euskaratzailea: Axola

 

Begiluzedun Lamina isila,

oianetako Ume sotila!

Urregorrizko Arratsaldeetan,

Gizasemeen Leitik Txaideetan,

Ioten donana Basaburura,

Margoztuz aratz Gauzen Itsura,

Kardantxiloa tirulan ala

Urretxindorra ereskoi dala,

Liluratutzen-elez Basoa;

Ator narotzen Litsez Margoa,

Ator laguntzen Aizta Musargi,

Eguzkia be, io arte Sargi,

Ortze eta Lurrez dirdiz iaukanat,

'ta abesdei Grongar iarabilanat.

    Onela sarri, Arrats barean,

Latseko Iturri aldamenean,

Etzin izan naiz lilizko Oean,

Lasai, Eskuak Garondo pean;

Begiak pozik iolas alaian

Towy urtsuan, Saran, Zelaian,

Etserik-Etse, Muinorik-Muino,

Betetsipena osotzeraino.

    Grongar Aldapan zearka noa,

Atzean uzten Latsa, Basoa,

Babes dodazan Leize eta Larrak,

Soak gainezka Egun Inarrak:

Ibarra dakust aunditzen beean,

Ur geldian lez Arri iaurtzean:

Goitik neukazan Mendi lakarrak,

Gainez diranen beera bearrak,

Ortzetik dakarz Tontorrak iaisten,

Leenak zikitzen, barriak azten:

Zabaltzen doaz Begiragaiak,

Aneika geitzen Baso-Zelafak,

Goruntzago ta zabalagoak,

Lurr-io dau barriz orko Muinoak.

    Ara, eldu naiz Mendigainera,

Beeko Ederrak nauka ikusbera!

Ez da Odeirik, Lurrun ez Laino,

Ikuskin zabal alaia baino;

Urtzi'k Egina dakust danetan,

Ortzadarrezko Lits nabarrêan!

Margozte ugarriz, zenbatu gaitzak,

Ederrez-Eder beeko Zugaitzak:

Ler betiluna, Eltzun urdina,

Pago beilegi, baltzez Agina,

Kukila zorrotz Izai zapalak,

Aritz sendoak zabal madalak.

    Beti zorakor, beti aldatzen,

Betetsimena noiz da betetzen!

Itur iario, ibaien ioana,

Epel zugaitzdun beeko Arana;

Erpin aizetsu goi'ta basati,

Goruntz adarka leiaz ausarti!

Txalai politak, Torre iausia,

Arkaitz bilotza, Ostope ertsia;

Uri'ta Erri, Tsauno, Basarri,

Alkar edertzen liluragarri.

    Ikus Mendiko egoaldean,

Zabalik dagon Ikuskinean,

Arratsak urrez dauko Aldia,

Motz eta estu datza Esia,

'ta alkarren iarrai, aurrez Begiak,

Zelai-Soloen marra ugariak!

Goitik dirudit doi dala urratza,

Igarotzeko azpiko Latsa,

Urringo okerra ez iat ain gaitza;

Bardin utsegin daiket Geroa,

Ontzat ba'daukat gaurko Asmoa.

    Natorken beti bat ni neurekin,

Egarritzeke dakustenekin:

Babes apalak nadila asetu!

Keriak ezi, Gurak baretu.

Bebilz Urian, Bediz Urenak,

Gentzaren bila lertzen Almenak;

Ateak ioka Pegora arroan,

Aitzurdin mailan dagolakoan:

Alperrik dabilz ez dan Unean;

Alperrik usman Arduranean!

Nare, oinez da Lili artean,

Larradietan, Mendigainean,

Alboz-alboka, bat alkarrekin,

Adizkide daun Atseginakin.

Sarri, Erreka surmurtsuetan

Dantzu Zozoa, dana baretan,

Grongar Muinoko Zugaitztietan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.