Urrutitik etxerakoan
Osa'tar Eusebi
Bidelari, taka taka
etxera bidean;
biotza dut taupadaka
lertu bearrean.
Urrutian ibilli naiz
aspaldi auetan;
etxera bidean nago
illunabar ontan.
Illunabarrean,
zeru-ertzetik datoz eguzki ondarrak;
eguzki ondarrak igarian dabiltz
errekatxoaren ur garbi axalean.
Etxean dago txakurra
zaunka ta zaunka atean;
zaunka oien oiartzuna
daukat biotzean.
An, an, nire ama,
amatxo neria!
Ene biotz, gerta adi,
ez eidak ler egin!
Ama ba-datorkit...
ni ere ba-noa...
au biotzondoa!
Ama!-Seme!
Itzak bukaturikan
begitan malkoa.
|