Bertsolariak
Dirauket
(1963-ko Iraillaren 22-gnean
Bilbo'n Instituto'ko ballan.)
Zeruan illun, lurrean bere.
Bertsolarien begira
millaka lagun; oraindik ere
euskaldunak bizi gara.
Aurreko oltzan zazpi kantari
ta millaka begi tinko.
Batzuk bertsoak bota, besteak,
sari legez, barre pranko.
Bertsolarien ateraldiaz
entzule bat berotu ta
Ori ederto! deadar dagi.
Ingurukoak barrezka.
Ekitaldia aurrera doa.
Bertsoen mamiña ausnartzen
dago jendetza. Azkena da ta...
Iraungo al dogu! Amen.
|