L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1964 I-II Etorkia (1964-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Arriak

 

Giorgos Seferis

euskaratzailea: Gaztelu

 

                                        Ekar izkidazu eskuoik, ekar izkidazu.

                                        Zure eskuoik.

 

Gaberdi miñean

ba nenkusan mendi-tontor garaia;

ba nenkusan ñirñir zegon zelaigunea

illargi ezikuskor baten argipean;

ba nenkusan, burua itzultzean,

ingurura pillatu arri beltzak

eta nere bizitz au, ari bat bezela, teink,

azken-unearen

asiera ta amaia:

nere eskuok.

 

Arriketan dabillena ondatu egin oi da.

Al izan nun bitartean eutsi nitun arriak.

Al izan nun bitartean maite izan nitun arriak.

Arriak: nere alabearra.

Nere lur onek zaurtua natza,

nere soinpeko tolesetan irazeki,

nere iainkoek eriotzez gaitzetsirik:

garaitzen nauten arriak.

 

Ba dakit arriak ezer eztakitenik, baña

eraileagandik illarenganako,

erailtzetik asperkunderako,

ordainkotik oben berri baterako bidea,

ainbeste aldiz ar izan nun onek;

gauez itzultzean,

gizakume «garbiak» beren txistu zorrotzez

belar bakana laztu oi dutenean,

purpur desegiñ eziñean

nere beatzok sartu nitun onek

ba nenkusan suge ta ziraunak korapillatzen,

itxura dollor baten gañean alkar loturik:

gure alabearra.

 

Arri-mintzoak eta amets-mintzoak,

munduaren itzalgunean motelduak,

ibilleratik sortutako,

iurrak ostikoz aztuazitako

arnasbearraren oroitzapenak.

 

Ondoraño ondatutako gorputz,

beiñolako gorputz billuzi. Eta

nai izanarren adigaitz duzun zantzu batetik

sorginkeriz ta lilluraz tinkotu begi:

zure anima biurtu naiez miñez dagon

anima.

 

Ixiltasuna bera eztezakezu zure eritzi,

errotarriak ere ixildu oi baitira.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.