L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1963 I-II Izar (1963-urtarrilla/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Dante'ren gaurkotasuna

 

Menendez y Pelayo

 

        «Dante da gaurko erti-sortzaille. Ez eban osotu epopeirik, ori egitera ezkero, bere garaiko gizabide oso bakanaren gairik geienak, urtziztia, jakintza, izarriztia, albora itxi bearko ebazalako.

        «Ezta ez eban egin irakaskintzazko poema bat, onetan be bada, naita bestera, melar ta mugatua izango zan noski bere poema.

        »Gai guztiak irabildu, nastu ta osozko gorputz bat antolatzeko, naizko ta berekiko asmaketa batez baliatu zan, bere poema alegi ta kondairaren erdiko egiñik.

        »Dante'ren jakintza, pisia ta izarriztia bigarren maillako zerbait baiño eztira emen, bere garaikoak ditugu-ta; baiña guztiz berea ta jatorra da bere olerki nagusian, gaiak erabilduz, darabillen erea.

        »Irakaskuntza-ertiaren bitxidor lautik urrindu ta jakituriak eta olertiak auxegaitik beragan alkar artzen dabe: jakintza gaudiko, munduko iduri ta aren benetako antzartze lez, ta gaudia olerkirik zar eta ederrena lez ikusten ditulako.

        »Alegizko era osoa —jakintza ta olerti guztiaren barren-eredu baten adiera sumakorra— gaillen ta garai dakusgu Dante'ren lan osoan» (Menendez y Pelayo, Ideas Estéticas, 1.79-180 orrialdean).

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.