|
Amaren azkena
Joakin Aldabe
Ama oiñazez oian
azkenetan dago.
Laxter geldituko da
eriotz besotan lo.
Bere semetxok dauzka
bilduta aurrian.
Danak gordiak ditu
biotz barrunian.
Begiratu xamur bat
dijua bakoitzari.
Denak eraso diote
negar garratzari.
«Ene, semetxok, agur
agur, gero arte!
Izan zaitezte beti
elkar arten maite.
Lagundu batak beste
Jaunen izenian.
Maita zazute aita
bizi dan artian».
Zeruratu da ama;
begik ditu itxi.
Andik begira dago
maite ditunari.
|
|