L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 III (1961-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Ene gelako tik-tak!

 

Igartza'tar E.

 

Ago ixil, otoi,

ene ordulari;

unetxo bat ixil

ire tik-tak ori.

 

Kirkirrak bezela

beti kanta berdin,

ezpata ire tik-tak...

biotza nik zauri, min.

 

Etengabe oska,

denboraren morroi,

iltzen goazela

gogoratzen denoi.

 

Tik-tak maillu-otsak

gau batez esanda,

jakin, nola ik josten,

ai! nere il-kaja.

 

Ago bada, ago,

ene ordulari,

bestela laguntzat

dut laister illobi.

 

Anka-ots orren gain

denbora zijoak;

gelditzen ez? beintzat

bota motz pausoak.

 

Urteak iruten,

tik-tak gau ta egun,

ene biotz taupadak

lan orretan lagun.

 

Ezaun ez induten

gure aurrekoak,

egiz, bai zirala

zorionekoak!

 

Eguzkia zuten

egun ordulari,

gauez ontz-oiua....

oillar kikirriki.

 

Ene belarrian

tik-tak uneoro...

biotz taupadakin

iltzen ixilko.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.