L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 III (1961-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Alper-zintzoen dema

 

Etxaniz'tar Nemesi

 

Ikasle alperren doiñua

 

Egunero igandea ba-litza,

Ai, gure poza!

Zelaietan bilduko genituzke

milla larrosa.

Idazti denak erreko ba-lira,

Ai, gure poza!

Gure bizitza izango litzake

josta ta goza.

Ikastolarik iñun ezpalitza,

Ai, gure jaia!

Nexka-mutikoz beteko lirake

kale ta kaia.

Azterketarik beiñere ezpalitza,

Ai, gure jaia!

Pozaren-pozez lertuko litzake

gure anaia.

Maixu denak gaxotuko ba-lira,

Ai, gure dantza!

Mundu guzian entzungo litzake

gure arrantza.

 

 

Ikasle zintzoen erantzuna

 

Beti jai ba-litz, nork irabaziko

luke ogia?

Goseak laster ondatuko luke

gure bizia.

Ikastolarik gabe ba-genitu

gure erriak,

basapizti biurtuko lirake

gizon guztiak.

Ur guztiak agortuko ba-lira,

Ai, gure miña!

Nork garbituko ote liguke gure

musu zikiña?

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.