Eskuak
Aleixandre-Borda
euskaratzailea: Gaztelu
Bi maitale gazte il dira. Ta badirudi,
ametsez, beroien esku bi igi dirala, leen
bata, gero bestea, alkarren billa, an
goian illargi bete billakatuz.
Borda
Begira zazu esku ori astiro igitzen,
garden, ukigai, argiz jantzirik,
eder, bizi, doi-doi aragizko gauean.
Begira zazu illazki-argiz, matel-min, amets illaun,
besoa altxa bitartean, orrela aunditzen,
gau galdu baten alperrikako billaketa
isilik zear igaroaz
ganga illun ori aragiz jotzen dun argi-egal.
Ez da dirdira zure lorra,
beste egadaren pilpira berorik ez du atzeman.
Esku egalari leian: bikun.
Gozo, illun, itzaliak, zoazte.
Maitale-dei zerate,
doñu gabeko illunbean alkar deitzen duten keiñu.
Zeru izar gabe itzalia, epelik,
egada isilentzat eskein zeran lekune.
Maitale illen esku berri,
esku bizirik inguruka billa,
alkar joaz, estutzean, bat-batez
illargi bat pizten duzutenak gizonen gain.
|