L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 IV (1960-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Ziga'tar Xabier, eusko margolaria

 

Oroisarrez

 

Gurbindo

 

        Joan den Urtaril. 13'gnean hil da Iruña'n Ziga'tar Xabier margolari ospetsua, adiñeko 82'gnean. Ertiera zuen berezi; eusko-susmetan, «zaina», jator; usna, zolie; eskua, trebe; margo-aukera, txorrotx eta nasai. Marrizti ta margogiñez bazen ere irtena, itz batez, margolari prestua zen. Irakasle ta irakaslaria, ikasliar aunitz azitu beitzituen bizialdian.

        Ja gaztedanik ongi ezitua zen margotz-zeretan, bere errian ere. Orduko garaietan zazpi kartel egin zituen beste orrenbeste Sanpermiñetarako, bai, garai arietan noiz eta kartelok ez ziren arin eta «axal» nola diren oraion. Gorapideango lehen abiada oargarrizkoa bertotik heldu zitzaion. Ameriketako ahaide batek laguntza eskeini zion, laguntz au baliosa nola den astea danarentzako, munduko irakastei gorenetan barna ibil ahal izateko. Hura zela-ta, Madrid'en egotera ta Paris'en, gertatu zitzaion. Bitartekoan iri oxetan bi Erakusgunde —omeneko gero— izan ziren ta Xabier'ek garaite mardulak jaso zituen. Paris'koak «Membre du Grand Salon» tituloa irabazi zion.

        Giziduri ta gunekatan ere antez margozten zuen. Eusko aireko margogintzan goieneko maila Naparroa'n zuen ardietsia, baita eskola onen naugitza legez atxikia ere.

 

«Xalo Xabier, hil aiz, hil bear beituken,

laur ogeitik beituken gorago jotzen:

zaharretik ezbeitik iñortxok gainditzen,

ezinbestez i b»ita hiltzekotan intzen,

        Bizia zintzoen

        eginik un emen:

        zuzena nola den

         Jinkoak sarizturen,

Ixtorioa, hurrena, irakur urren».

 

Zazpi Sanpermiñetan, urrenetan ther-ther,

zazpi kartel, burrunbak, gerta zen egiter,

zazpiok lerro lerro —azkar eta muker—-.

farrastan egin zitun ongi bai ta laister.

        Zernairik ikaster

        emana zan Xabier

        margogintzan zan-ber.

        Kantituz araber

goi-eskolara irritsan beti zan ager.

 

Xabier at ikastera antsiaz zegonin,

amerikar zitzaion ahaide bat jin.

Arrimeneko txanda, auxen lengusuain!

Amets gozo au ola ahal zun betegin.

        Nor den ere edozein

        legio onek tilin.

        Batera dirukin,

        izatez margogin,

zoriontzu litzakean erti onekin.

 

Bi gurenda garatu emen tzagun ezar,

noiz eta bi laukiekin, edertun ausar,

airosik bi erakustan ardiets zuen sar.

Madrid ta Parisen zan au gerta bear.

        Ta au ez zan bakar

        Zelarik eskoliar

        nola den usutiar,

        aurrendu zun azkar

Areagoko omena zun asturuk ekar.

 

Biziak errirantza berriz eragina,

ingurubil zun ospen hildu zuena,

orok miretsirikan arek zekiena.

Ainbatez zan sanorik erti bikaina.

        Gastatu duena

        diru ta alegina

        beti bedi aina

        dezan ondorio ona.

Ola, ha, zan doaturik Ziga'ren sena.

 

Minki tiratzen zañak eusko gauzer eutsi,

zularik ikas-bearrak zoriz erbestazi.

Atxikirik egonik luzaro Paris'i,

Iruñat zan itzuli oyez Iruñ-txori.

        Ta zun betiko uzi

        Atzerri'n ikasi,

        atxik-ala atxiki

        ahal zedin bizi

t'euskotar margogintza asmoz pitzarazi.

 

Mezulari jatorrak, Ziga'ren ertia,

tokietara zeraman oyu zolia:

antxen nun zen ageri bere margotzia,

onereizten zitzaion euskaldun yendia.

        Euskal-oldargia

        beitzen an joria,

        Baztan zen leküa

        t'eder bazkagia

nun ere ali zeiken Xabier-mezüa.

 

Paris'en margogintzan Ziga sasoiturik,

ekarri zun ertia agitz zen ondurik..

Etorri ta gerore zindo jarraikirik,

bere gotor-aldia eman zen narorik.

        Kanpokoa amaiturik,

        etxen dena apañik,

        etxeon andrerik

        Eulate sarturik,

kabia zun ornitu xukun dundurik.

 

Bai edo da bat oin nai duena galdat,

—bai-dagoki noskire ementxen aipat—

Ziga johan zenean atzerri-alderat,

ote zuen jakintza funtsezkoren bat.

        Zadazute barkat

        irteten onarat:

        Madrid ta Paris'at

        so laukietarat:

An ageri gauz asko da gaitz oberat.

 

Doluak zinez jorik, gizon au galduaz,

elesariz gagozkio motx aski eta eskas.

Aritu zun Xabier'ek gixako gizaz,

yendiak oro artzen bear den omenaz,

        Laño gizakeraz

        maite zuten beraz,

        guziek bañan aintzaz

        ez zioten arras

apalegi zen-eta bere egikeraz.

 

Oldez bai eta moldez margoztuz gañera,

fleitean zun olea zer nai txedera

antzak itxurapentzen bai fiña manera,

eskolaz ta baitakoz zegien, bitara.

        Aguren gisara,

        atxo kuxkux era,

        gazteen joera

        ¡nola ari zun, ara!

Giza-gauzok margozten, a zen aisera!

 

Auzoa dugu larri, itunik ta samin,

betartera dakarte orok barrumin.

Il denaz oro mintzo damuz alkarrekin;

naigabeak jorikan, ezbearrak eragin.

        Baiki da gogomin

        bakanetan bezin.

        Errukirik baldin,

        utz nerea dadin

Kalean dugu nausi hits ta dolumin.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.