L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 IV (1960-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Alde-aldera

 

Okil

 

Mokotar ama egun txintakin

irten da, utziaz umiak

kabi epel, guri goxuan

xastegi simaur azpian.

 

Biur zan laxter, arnas estuka,

izu, bildur ta larrian,

Benus berbera ikusi bait-du

ezkotzen billus ibaian.

 

«Ene, ba...! nere urre-aparrak

eki-printz, amen pitxiak

sar-arren are ta sakonago,

ikusi bai det urian

momo itsusi, zatar, gaiztoa

atze-oiñetan jeikia,

ziparentzako goian bi ontzi,

izta-iztarrak luziak,

garetik beruntz txima jario...

Uraxe gauz itsusia...!

Beraz, oker bat egiten duna

eramango du pistiak...!»

 

Orrela dio Kakarraldoak,

zemapen larri jarriaz.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.