L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 IV (1960-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Unamuno'ri

 

Otsalar

 

                        «Este donquijotesco don Miguel

                        de Unamuno, fuerte vasco...»

                                                   A. Machado

 

Goruntz begira.

Pentsamenaren mugak

jakintza bakanez

urratuz,

errazoia arturik

oiñarritzat ta

elburuz.

Ondogabeko amiltegiz

inguraturik

ibilli ziñan

zintzoki;

bide mukerrak zear,

leza beltzaren

aurrez-aurre

ausarti.

    Zalantzak zenitun.

Ta, nola ez?

    Illunaldietan ezin

arkiturik.

Argi unetan Jaunakin

ziñalarik.

Noiz argi

ta noiz illun?...

ezin igarririk.

    Betikotasunaren

egi,

zure jakintza

sakonak ezin

erabagi.

    Gogoz urbilduz,

errazoiz urrinduz;

bien arteko auzia

ezin berezituz.

    Zurekiko,

ameskaitz zorabioka,

zerorren buruakin

guduka.

    Orrela ere,

Bere billa.

    Ezer ezaren

billaketan ain

arduradun?

Etziñan arduratuko

izan ez ba'litz

iñun;

nunbait delako

siñan billa,

naiz eta ibili

itun.

Zalantzekin ere

Beraren bearra

zenun.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.