L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 IV (1960-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Nere anaiari idazkia

(Amalaukoa)

 

Xalokin, K. O.

 

Buakizu, anai, nire oiua.

Giltzapean nago legausle bat lez.

Iru urte damazkit itun, negarrez

Iaunari dagiot otoitz beroa:

 

«Noiz dakusket, Iauna, nere txokoa?

Noiz beteko nere ainbeste amets?

Entzun zaidazula, daskatzut aozpez.

Arren, errukitu zaite, lainkoa!»

 

Otoi dagit beti, anai kutuna;

Arantzez iosirik baidut biotza.

Iaunagan bakarrik daurkit zoruna.

 

Iaunak arintzen dit neke zorrotza;

Berak emango dit Azkatasuna.

Aurki izanen al da guzion poza!

 

Carmona'n, 1940.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.