L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 IV (1960-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Ezin dut siñistu

 

Satarka

 

Nere anai maite

Txomin'en oroitzaz

 

Ezin dut

Siñistu,

Nere anai Txomin

Il dala!...

 

Baiñan... egia da.

    Soiña otz,

    Gogor du...

Bere gogoa goi

    Zerura

    Betiko

    Igo da!!

 

    Gaur dugu

    Udalen,

Udalen eder, aurten.

Zeruan odeirik ez...

Liliak irri-barrez,

    Usaia

    Zabaltzen,

Gu usai ori gozatzen.

 

    Gaur dugu

    Udalen,

Miña neretzat aurten

Anai Txomin dut galdu...

Nere gogoa itundu!!

    Oi!, nere

    Biotza!...

Ziztaka arantz zorrotza!!

    Biotzez

    Maitatu,

Betiro goi-goratu

Zenun Jaioterria!

Eder zure eztarria!...

    Urtxindor

    Txoriak

Bezela zuk abesten

Gure euzkel abestiak!

 

    Askok ez

    Dakite,

Ez da jakingo ere

AMATZAZ zure lanak.

Oi!, zure estutasunak,

    Barruko

    Su-garrak...

Gau beltzeko beldurrak!!

 

         * * *

 

    Jainkoak

    Eraman

Da alai zaude Zeruan,

Aingeruekin, beti

Pozez kanta-kantari.

    Zoruna

    Zurea

Zeruan bizitzea!!!

 

    Zerura

    Nik ere

Gogoz igo nai nuke.

Emen bizi naiz nekez...

Oi!, noiz emendik iges?...

Txomin, anai on, maite...

    JAUNARI

    Zuk esan

Or neretzat betiko

Lekurik bai ote dan!!!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.