Horati'ren odak
Horati
euskaratzailea: Aita Onaindia
XXVII. Maikideeri
GAIA: Oturuntza bat, eta Horati ere maikide. Ondo jan eta edan ostean, maiz oi danez, iskanbil eta zaratots izugarria sortu da maikideen artean. Horati'k ez du olakorik nai, mama goxoa ez baita burmkarako, pozerako egiña baizik. Bak'ek ere, lotsati izanik, ez du noski olakorik opa. Olerkariak ederki dagi, giroa goi-arnas kutsuz astundurik, edalarien artean pakea sortzeko. Maian jarraituko du, aiek beren lipizta, leia, jardun latz eta eztabaidak bizkarka uzten ba'dituzte; ortarako, ots, aien adimenak besteratu ta jostatzeko, aietako batek ditun maite lelo ta ixillak gogora dakartzi, oso bizi ta txairo.
Natis in usum laetitiae scyphis...
Poz-biderako egin murkoz liskartzea
Trazitarrena bai da. Utz oitura uxua,
Bak lotsorra gorderik
Auzi odolezkotik.
5 Medotar sastakaiak bestelako noski
Ardoz nai zuziz! Ibi, arren, lagun miñok.
Ots gaitza, ta zaudete
Geldi, ukondo bete.
Nai al duzute nik ere nerea artzea
10 Falern latzetik? Besat Megila'n anaiak
Zer zauri duan eder,
Zer geziz dagon iltzer.
Ez du nai? Nik ez dut ba edango, orla ezik.
Dana dala mendean zauzkan Venu ori,
15 Maite aalkizun gabez
Garretan zaude barnez.
Maite ziñari beti zuk amor. Duzuna,
Jar belarri enetan. Aur zori gaiztoko!
Zein Karibdis zuk duzun!
20 Obeki bear zenun!
Zein sorgiñek, zein aztik Tesali'ko irazkiz
Zein Jainkok ote zaitu ortik erauziko?
Nekez Pegaso'k ere
Kimer ortik jareiko.
Oarrak. 2. Trazitarrak, antza, osoan edariairi emanak ziran; bein gaiñak zurbildu ezkero, tema. ta barbailla zaleak ere bai. 5. Aintziñakoan, medotarrak, bai ta persitarrak eta eskitarrak ere, sastakai motzak erabilli oi zituzten aldean. 8. Ez ziran aintziña gu bezela maian jartzen jaterakoan, oe txikietan etzanik ezker ukondoa buruko gaiñean zutela baiño. 10. Plini Zarrak iru ardo-mota Falerno'ko aipatzen dizkigu: latz, goxo, mee. Latza oberena aurki. Megila au neskatx lerdena, oso ezaguna. 21. Ots aundikoak, Tesali'ko mendietan sortzen ziran belar edentsu ta kaltegarriak. 23. Pegaso zaldi azkarrean zijoan Beleropont Kimer'i eriotza eman zionean.
XXVIII. Arkita'ri
GAIA: Ontzilari baten eta Tarento'ko Arkita'ren arteko alkar izketa. Aikita au oso azkarra zenun, Platon'en egunetakoa: izarlari, laterri-gizon, pilosopu, matematiku ta abar. Ontzi-galtze bat iruditzen du Orati'k, Tarento'ko jakintsuaren gorpua zetzan itxas-ertzean. Ontzilariak diotsa: Zertako zure jakiteak oro, il ezkero? Eta, Arkita'k: Denon zoria duzu ori, gazte ta zar, jakintsu ta ez-jakin, il bearra baitugu. Ni itxasoan ito nintzan. Eortz zazu, ontzilari, ene gorpua ondar gorrian. Orla, nolanaiko arriskutan izan, onez aterako zaitute urtzitarrak.
Te maris et terrae numeroque carentis arenae...
Zu, itxas, lur ta kopuru gabeko ondar neurle,
Oi Arkita!, auts gutxiren emari erkiñak
Matina-egitik ur esiz lotzen zaitu.
Ez duzu ezertako, il bearra bait-zera,
5 Goi-etxeak aztertu ta andik ibiltzea.
Bai, il zan Pelope'n aita, Jainkoen maikide;
Il Titon ere, .iize gaiñez goratua;
Ta Minos, Tzeu'ren ixil gauzetan oitua,
Ta Tartar'ek dauko bai Pantoi semea,
10 Bi aldiz su-lezera ziurki jetxia;
Ta oriek troiar azken orduko ikuslari,
Bular-babeski estuz, ez zion eman deus
Balbe beltzari larru ta kirio ezik:
Zure iritzi zurrez, izadi ta egi
15 Txit goraipata zitun idazlari argi.
Baiña denok daukagu zai gau illun berdiña,
Ta bein oinkatu bear eriotz bidea.
Asarreak Marte'ri batzuk oi ematen,
Itxaso ase-eziñak aunitz iruntsiten.
20 Nasian oi ditugu zar-gazteen illetak,
Buru bat bera ez du Proserpina'k uzten.
Ni ere Notu'k nindun jo iliri-uiñetan,
Orion makurraren lagun txit azkarrak.
Baiña zuk, ontzilari, naiz-ta txar, ez utzi
25 Ene ezur eta buru lurpetu gabeak
Ondar artean toki puskat eman gabe.
Euro'k, Esperi-uinez zemaitzen dun oro.
Benusin-oianetan sar beza, zu jarei.
Jupiter ongilleak ta Neptun Tarento
30 Deuneko zaiña danak bial bezazkizu
Aberaski joriak, atertu gaberik.
Zabar al zera, apika, aur errugabeeri
Gero, kaltekor zaien gaitza osatzeko?
Erortzer dituzu zuk ere, bear bada,
35 Zuzenaren zorra ta aldizka mergatza.
Leia au iritxi gabe ez naiz ni asetuko,
T'etzaitu nolanaiko oparik jareingo.
Iradu ibilli arren, ezta luze egona:
Irutan autsa bota, ta itxasoz zabiltza.
Oarrak. 3. Gargano menditik urbil, Apuli'ko itxas-adar oñean luzatzen dan ur-egal zabala. 6. Tantolo'k, Jainkoeri oturuntzara dei egin zien, bere Jainkotasuna erakustearren, eta jan bitartean bere semearen aragia eman zien azpil borobilletan. 7. Laomedon'en seme ta Piriamu'ren anai; Eguantzak senar egin zun, lurretik bere, gurdian indarrez altxata, Eliopi aldean zartzaroraiño bizi izanik. 8. Kerete'ko agintari zala, Jupiter'ek berak eman zizkion erria jaurtzeko bear zitun lege artez jatorrak. 9. Euforbi, Pantoo'ren semea, Pitagora'gan berriz aragitua. 12. Pitagora'k Euforbi bera zala erakusteko, Argos'en Ere'n jauretxean ostutako Pantoo'ren semearen bular-oskola beretzat ezagutu zuen. 23. Orion izartegia beerantza zijoanean, azillaren lenengoz geien bat, eguerdi aldeko aize biurriak zakar astinduta, ekaitz eta euri-jasa naspiltsuak sortu oi ziran. 27. Euro, egoaldeko aizea, Adriatiku itxasotik zetorrena, noski.
|