Olerkari sutsu bat
Tauer'tar Norberta
Arantzibia maiteari, biotzez.
Bizkai'ko Elorrio erri ederrean
olerkari gartsua, idazle argia,
euskeraren alde an ari da lanean,
Jaime Kerexeta, adizkide maitia.
Atzoko egunean poz aundi-aundia
nabaritu nuen nik nere biotzean.
Artu nuen olerki-bilduma berria,
oi, zein bertso ederrak, liburu-barnean!
«Bitargi» izeneko bertso-lan berria,
lenago agertu zen «Orbelak» bezela,
irakurri-ta dakusat Arantzibia
olerkari trebe ta gogotsua dela.
Dakarzkigu, sarritan, bere itzlauz-lanak
aldizkari guztiz eder «Euzko-Gogoak».
Azterkatzen ari da aundikoen armak
edo berak dionez aien mazmarroak.
Agurrik beroena, aiskide argia,
Praga'tik bialtzen dizu euskaltzaleak.
Euskera zar, gozoa ta Euskalerria
Zaitu ditzala beti Jaungoiko maitiak!
|