Zeruko biziaz
Fray Luis de Leon'en
«De la vida del cielo» euskeraz.
Fray Luis de Leon
euskaratzailea: Gaztelu
1
GOIALDE irazalle,
ez galdaz izotzez ez digarken
zoriontasun belaze,
bazkategi gizen,
betiko poz-iturburu garden.
2
Illedi zuri-gorri
lepo aratzez lurriñez lore,
larrean darabilki
abail-makillik gabe
Artzai Onak igan artalde.
3
Eta doala, zorunez
darraizkon ardiak, bizigarri
badute larrosa-lorez:
lorea ain da bizi,
gero ta janarren ernemin beti.
4
Gero mendi-mendian,
goialderuntz, ur bizietara
badaramatzi, bertan
Artzai ta bazka Bera
ta zoriona dan mai betera,
5
Eguerdian, ortzeko
gingara danean eguzki goria,
artaldeak, abaro,
lo-kuluxka geldia
egin garaiez, ots dagi zolia.
6
Txirulak derauntsa bizi,
t'illezkor ezti barnera dario
zillar-urreaz gaindi,
sugarrez arganago araziz,
neurge on artaraño.
7
Ura bai ots! Nigana
txintaren bat ere baletorke
ta zorabioz Zugana
egin al banezake,
alkar osoro baturik, Maite!
8
Banekike nun duzun
bazkalondoan loxusta goxoa;
leze ontatik urrun,
zure ardien albora
ninteke, or-ona ibilge zangoa.
|