Lo negargarri... amets zoriontsu
Igarza'tar Eusebi
— Zergatik, amaixo,
Gaur negar, zergatik?
Aitatxo ez al da
Sendatu oraindik?
— Sendatu da, biotz...
Betiko sendatu,
Baiñan Jaungoikoak
Beregana deitu.
— Ta kaja beltz ortan
Bidea egingo?
Aita ez da pozik...
Oso itun dago!
Aurpegia zuri
Ta ez mugitzen...
Lenago beiñere
Etzan ola egoten.
— Ai!, ai! semetxoa...
Aitatxo... ba... lotan,
Gauean zu nola...
Berdin! ametsetan!
— Nik, ba... aingeruak
Ega txuriekin
Ikusten askotan,
Ta aitak zer orain?
— Aingeru taldeak
Beregana elduki
Eraman dutela
Zerura kantari.
Jainkoak irripar
Egin goxo-goxo...
Ta esan: «Zoriontsu,
Ene morroi zintzo! »
— Eserleku dio an
Eskeñi beretzat
Ta beste bi erakus,
Semetxo, guretzat.
— Ta noiz esnatuko
Ba, ama, aitatxo
Amets polit ori
Guri kontatzeko?
— Aita, betiko lo...
Ta esnatu ezin...
Zeruan bilduko
Biok berarekin.
— Goazen, ama, goazen
Aitatxon ondora,
Geigo ez negarrik...
Ta goazen zerura!
|