Barteko ametsa
A. Machado
euskeratzailea: Gabriel Aresti
Bart, lotan, amets egin nun,
—goza amets ederrean—
iturri bat daritela ene bihotz barnean.
Ots: nundiko erretenez
zatoz, oi ur! nigana,
bizi berriko iturria,
nik edan ez dudana?
Bart, lotan, amets egin nun,
—goza amets ederrean—
erlauntz joria neukala
ene bibotz barnean.
Erleak osatzen zuten
—hori baita egia—
leengo mingostasunekin
ezti ta argizagia.
Bart, lotan, amets egin nun,
—goza amets ederrean—
eguzki bat zeriola
ene bibotz barnean.
Eguzkia zen, benetan,
ematen zuelako
supazterrean beroa,
gu argituz osoro.
Bart, lotan, amets egin nun,
—goza amets ederrean—
Jaungoikoa zegoela
ene bibotz barnean.
|