Antonio Machado
(Galerias-LXVIII)
Antonio Machado
euskaratzailea: Dirauket
Egun argitsu baten aizeak,
jazmin-usainez, biotzean
dei: — Usain onen truk, zure lorak
daben usaiña nai dot eroan.
—Larrosarik ez nire baratzak.
Onezkero il dira guztiak.
Orduan berak: —Orri zimelak
daroakedaz ta ur-negarrak...
Aizeak iges... Nire biotza
Odol-jario... Zori gaiztoa!
—Nun ete dago zure baratza?
Zure baratza, ene gogoal
|