Getsemani'ko baratza
Boris L. Pasternak
Izarrak, urrutira, sorgor eta aldakaitz,
Bideoker-unea argituaz zeuden.
Oliondoak zuten estaltzen mendia
Ta Kedron ibaia andik ur zijoan lerden.
Erdian, zelai dana bertatik zan austen,
Ta gibeletik Esne-bidea nun asi.
Buru-as ta zidarkoi, oliondo zarrak
Gorantz iges nai zuten osoan urruti.
Guenean begira landa-baratze bat.
Esi-oste ikasleak utzirik, diñotse
«Txit larri dut gogoa, iltzeko zorian;
Itxoin, ernai alere Nerekin zaudete».
Eta ukoz utzi zizun. aitzaki-indar gabe,
Emana agian utzi bear oi dugunez,
Bere alatz-kemena, oro-altasuna;
Ta orrela, gizon bat dugu geigo, geu lez.
Gauezko zabalgoa. lur iñor gabea
Zirudian, ezeren-leku, utsaren ustai,
Gaudia txit zalarik etze bezin suilla
Baratzea zan soilki bizitzearen gai.
Eta sakon oieri so egiñik tinko,
Ez astapen ez amai, uts eta zurbiltsu,
Beregandik erio-ontzia urruntzeko
Odol-izerdiz zion Aitari eskatu.
Otoiketan larria pizkat samurturik,
Esi ostera itzul zan. Ta belar gaiñean,
Lo-zorroaren mende ikasle-taldea
Lasai zetzan kurrunka bide-egal ezean.
Esna zitun ta esan: «Nikin izateko
Autu zinduen Jaunak. Baiña zuek lo-naiz.
Ordu dugu, aldia betea jadanik;
Loituen eskuetan utzi bearra naiz».
Itz egin zunekoxe, giza-talde gaitza
Zangar jeiki zan, mutil ta jopuz egiña;
Argi-ezpata ugari, ta Judas aurrenen,
Laztan etoia zula ezpain gaiñez ñña.
Beingoan or mutill bat belarririk gabe.
Dirdir darabil Kepa'k ezpatea aidean.
Kristo'k: «Ire iskilloak ezin duk ezertxo.
Gizon, sar zak ezpata zorro-sabelean.
»Aitak, nai ba'lu, igorko lizkidake ziur
Egaldun gudariak mil-milloika ere,
Ta joko litukete ene etsaiak oro
Illerik ere neri makur-azi gabe.
»Baiña bizi-idaztia idekia dugu
Orrialde bikain ta donean.
Oraintxe, Idatzita dagona zintzorik beteko.
Utzi, ba, gerta bite jadanik. Olantxe.
»Gizaldiak dakusa; ta, alegi bat antzo,
Ibilia auts gaberik ditzake piztazo.
Aundian da izugarri, ta bere izenean
Opazko lor-oiñaze artean naiz ilko.
»Baiña iru egun barru, berriz naiz piztuko.
Ta ibai beera doazin baltsaen antzera,
Jarraika, Neregana, ta nik epaitzeko,
Illunpetik aldiak aterako dira.»
|