L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Mazantini aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<maza0400>— Mazantini-4 (1993) —Hurrengo artikulua




 

 

Aulestia eta Munitibarren jaso balada zenbait

 

Mikel Busturia

 

        Euskaraz azaltzen diren erromantze edo baladen ikerketak ez dirudi bilketa mailatik aurrera joan direnik, salbuespenak salbuespen. Corpus antzekoak osatu eta sailkapenen tematikoak egiteko iritzi zenbaitez gain, ezer gutti egin izan da. Halarik ere, ahozko kultura jasaiten ari den birmoldaketa (suntsipena?) kontutan harturik, uste dugu edozein datu berrik, xumeena izan eta ere, ager dezakeela bere argitasun izpia, oihana bezain nahasia, iluna eta errebelamenduetarako gai egiten zaigun arlo honetan.

        Eta ez da besterik gaur hona ekartzen saiatuko garena: balada tradizionaltzat bataiatua izan denaren adibide zenbait.

        Hypothesisaren speculationezko munduan kokatu eta ere, bagenerrake Atarratze jauregia eta Andre Emilia-n ageri den mintzabide formulistikoa deklaratzen zaigula garbiki Franziako Anderea-ren aldaera berri honetan. Ursua baladak, aldiz, agertarazten duen elkarrizketa eta Franziako Anderea-ren zenbait aldaeron amankomunezko puntuek gogoan behartzekoak dira Ursua ere ez ote den ziklo horren barrenean egongo. Plazaratzen dugunak ere geografiaz ari berriak eskein litzake: Franziako Anderea mendebaldean dagoenez zabaldurik, Atarratzeko Jauna ekialdetik, erdialdetik bi horiek jaso badaitezke ere, Ursua aurkituko dugu hor guztien gain.

 

 

 

Franziako kortekua

 

Atzo etorri nintzan

Frantzieko kortetik

ama topatu neban

etxien bakarrik

 

Ama zer egiten dozu

zeuk holan tristerik

Nobedade barriak

entzun ditudaz nik

 

Ze nobedade barri

entzun dozu ama

Ezkondu ei zariela

ai ene semia

 

Ez dozu entzun ama

hain guzur haundia

hortxe atzien dator

neure emaztia

 

Frantzes ala ingeles

zeure emaztia

Frantzieko kortekua

bai ama neuria

 

Ez dot gura frantzesik

hain gitxi errenik

deukedan obeniau

kunplitu biot nik

 

Zer egingo diogu ba

ai ama neuria

hain da galanta ere

neure emaztia

 

Zeu kapaz ezpazar

hartu anaijia

anaijia ezpada

estudiantia

 

Estudiantia ere

ondiño gaztia

hogeta zazpi urte

kunplitu bagia

 

Aita bizi dodan lez

bizi banuen ama

enenduela salduko

Espain urrunera

 

Aita saldu nenduan

¡di bat bezela

kendutzeko bizia

Espain urrunera

 

Hamalau mando dodaz

bai perlaz jantzirik

hamabostgarrentxuau

bai urrez doraurik

 

Hartu izuez horrek eta

itxidazue bizirik

Hartugoguz horrek baña

ez itxi bizirik

 

Zazpi izera dodaz

odolez beterik

zortzigarrentxu honek

naroie mundutik

 

Agur agur egiten deutsut

amatxu neuria /.../

 

Leandra Bengoetxeak kantatua, 75 urte.
Munitibar, 84-V-12

 

 

 

Andere adulteroa

 

Unos cansiones nuevos

nahi nuke kantadu

con la esposa mía

zerzaiden pasadu.

 

Con el/un cortejo nuevo

neuri eskapatu

aquella habrá creído

ez dala pekatu.

 

Los dos disen que beben

goizetik gabera

dos asumbres de vinos

edanda ogera

 

Zazpi urte pasau di(ra)

que yo la conozco

por dónde anda ella

neuk eztakit asko.

 

Elias Arrate, 81 urte.
Munitibar, 84-V-12.

 

 

 

Testamentuarena

 

Izar ederrak urteten dabez

zeru altuen bakarrik

ez da bakarrik lagunek dituz

Jaun zerukuek emanik

 

Zazpi aingeru ondoren dituz

zortzigarrena geixorik

zazpi mediku ekarri deutsez

bakoitza bere aldetik

 

Zortzigarrena ekarri deutse

In dijje Madriletatik

arek igerri arek igerri

nondik daguan geixorik

 

Amore miñek badituz bere

desentrañetan sarturik

Mediku orrek guzurre diño

nik ez dot amore miñik

 

Gaur arratsian ilgo naiz eta

etorri bere gorpure

errosario zuri eder bat

erresetara dozule

 

Aingerutxuak kantetan dabez

Salbien Abe Marijje

gero guztiok goza dezagun

Beti zeruan glorijje

Amen Abe Marijje (bis)

 

Leandra Goikoetxea, 75 urte.
Munitibar, 84-V- 12.

 

 

 

Leisibatxo

 

Sonku ederra dozu

andra gaztie

Gorputzeko formidadien

bai aitte frailie

 

Ule ederra dozu

andre gaztie

Goizian goizik jaigite

aitte frailie

 

Ezeutuko ete zenduke

senar zurie

Lengo erropakin baletor

bai ante frailie

 

Laztan bat emongo neuskizu

andre gaztie

Ibaijje dau bitartez

aitte frailie

 

Urek erungo al zaitu

aitte frailie

Berori barkue dala

bai aitte frailie

 

Leandra Goikoetxea, 75 urte.
Munitibar, 84-V-12.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.